Skip to main content

Ingurumen Prestakuntza eta Aholkularitza

Ingurumen-aholkularitzako zerbitzuak: Gure esperientziak erakusten digu lagungarria dela, ingurumen-kostuak murrizteko, ingurumenarekin kontuz ibiltzea eta indarrean dagoen legeria errespetatzea. Ospitaleetan kudeaketa aurreratuko sistemak behar bezala ezartzeak balio erantsia ematen die zentroei; izan ere, baliabideak aurrezten dira eta irudi ona ematen da, kudeatu beharreko hondakin sanitarioak minimizatzen baitira.

Ingurumenarekiko errespetua eta hondakin sanitarioen kudeaketa arduratsua, alde batetik, eta aurrezpena eta bilakaera jasangarria, bestetik, uztartzen dituzten tresnetako batzuk hauek dira: zentro barruko kudeaketa-plan egokia definitzea eta ezartzea, eguneroko jardunbideak hobetzea eta jarduteko dinamikak analizatzea.

Gure ingurunearen ingurumen-kalitatea hobetzen parte hartzeko helburuz eta borondatez, zentro barruko hondakin klinikoak kudeatzen dauzkan ezagutzak eta esperientzia eskaintzen dizkie elirecon-ek bezeroei, erakunde publikoei eta zentro pribatuei.

elirecon-ek diseinatutako auditoretza-sistemak soluzioak ematen ditu jasangarritasunarekin eta ingurumenaren errespetuarekin lotutako ingurumen-kudeaketako sistemak ezartzeko.

Honetan datza gure zerbitzua: 

  • Ingurumen-hezkuntzako eta -komunikazioko jarduerak
  • Etengabeko prestakuntza, hondakin sanitarioen kudeaketako ingurumen-jardunbide egokiei buruz
  • Auditoretza-zerbitzuak eta hondakinak sortzearen eta bereiztearen kontrola
  • Prestakuntza- eta komunikazio-arloa

Prestakuntza-zerbitzuak: Ingurumen-arloko ikastaroak, jardunaldiak eta prestakuntza-mintegiak antolatzen eta ematen ditu, batez ere ingurumen-hezkuntzari eta kudeaketa aurreratuko sistemak ezartzeari buruzkoak.

"Pertsonei informazioa eta ezagutzak emateko lan egiten dugu, bai ospitale-mailan, bai maila pertsonalean."

Prestakuntza ospitaleen barruan nahiz bere instalazioetan ematen du elirecon-ek.

elirecon-ek badu prestakuntza-gela bat azken aurrerapen teknologikoez hornitua, prestakuntza-saio dinamikoak eta eguneratuak ematea errazten duena.