Skip to main content

Innovación

1995

Fundazioa. EAEko eta Nafarroako ingurumen-arloko premiek bultzatua.

1996

Bolumen Handiko sistema berritzailea garatu eta ezarri zuen, zeinak ospitale barruko hondakin sanitarioak optimizatzen baititu.

2001

elirecon-ek EAEko lehenengo transferentziagune hoztuaren proiektua sustatu zuen. Hori izan zen lehenengo urratsa bezeroen beharretatik gero eta hurbilago dagoen enpresa bihurtzeko.

2004

Hondakin sanitarioak tratatzen dituen EAEko lehenengo instalazioaren proiektua hasi zuen.

2005

Autoklabe bidez hondakin sanitarioak tratatzeko jarduera berriari ekin zion elirecon-ek. Kontzeptu aldetik berritzailea zen, ez baitzuen inolako manipulaziorik eskatzen. Horren bidez, ekarpen bat egin zuen 2002-2006 aldirako EAEko hondakin arriskutsuak kudeatzeko planeko helburuetako batean.

2012

HAK propioa garatu zuen. Horri esker, gure bezeroen hondakin sanitarioen kudeaketako dokumentazio guztia IKS-eeM sistemaren bidez helarazteko aukera du.

2013

elirecon-ek, teknologien bultzadaz baliatuz, jarduera osoan paperik erabiltzen ez duen barne-kudeaketako sistema bat ezarri zuen. Horren bidez, ekarpen bat egiten du gure planetako ingurumen-baliabideak zaintzeko bidean.

elirecon-ek kalitate-sistema hauek garatu eta ezarri ditu aldi berean:

  • ISO EN-UNE 9001:2008
  • ISO EN-UNE 14001:2004
  • OSHAS 18001:2007
  • EKOSCAN PLUS, nº registro 127-06

2015

Aztarna Hidrikoaren eta Karbono-aztarnaren ziurtagiriak, ISO 14046:2012 eta ISO 14064:2016 arauen arabera, hurrenez hurren.

2018

Hondakin sanitarioen zentro barruko zein kanpoko kudeaketa-sistema berri bat ezarri zuen, plastikoaren sorrera minimizatzen duena.