Skip to main content

Berezko GRP

elirecon-ek bere HAK propioa diseinatu eta ezarri du. Horrek ahalbidetzen dio ingurumen-kudeaketako arauak betetzea —ISO 14001:2006, adibidez—, bai eta hondakin sanitarioen kudeaketaren eta garraioaren arloan (ADR) indarrean dagoen lege-araudia ere.

Azken belaunaldiko tresna da. Pisatzeko, informazioa erregistratzeko eta informazio hori Autonomia Erkidegoekin batera tratatzeko softwarea du, ETER proiektuarekin bat etorrita.

Sistema horren bidez bi funtzio egiten dira. Batetik, hondakin sanitarioak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko behar den informazioaren kudeaketa telematikoa, sortzen direnetik tratatzen diren arte, eta, bestetik, estatuan zehar nahiz gure inguruan ezarritako sistemekin automatikoki komunikatzea.

Teknologia berriak erabiliz sistema hori ezartzeak papera alde batera uzteko aukera eman digu. Horri esker, ekarpen bat egiten dugu ingurumenaren gaineko inpaktua murrizteko bidean.