Elireconen helburu nagusia da gure zerbitzuak kalitate-mailarik onenean gauzatzea. Horretarako, balio bereiziak kontuan hartzen ditu, hala nola, erantzuteko gaitasuna, eraginkortasuna eta lehiakortasun teknikoa, adimena, irudimena eta zerbitzu berritzaileen gestioa; hori guztia, gure bezeroen beharrak zeintzuk diren jakin eta asebetetzeko.
Etorkizunari begira, Elireconek lidertza eduki nahi du Hondakin Sanitarioen gestioan; horretarako, bere izana bultzatuko du Euskadin eta Nafarroan, eta baliabideak eraginkortasunez eta bermez kudeatzen dituen enpresa moderno handi baten balioak bereganatu dituen erakunde gisa eratuko da. ISO 9001 : 2000 delakoaren arabera ziurtatuta dago Elirecon.
Elireconek Borondatezko Akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin, ingurumenarekin konpromisoa hartzeko asmoz, "iraunkortasuna" esaten zaion horretarantz aurrera egiteko.
Helburu orokor hori lortzeko, ezinbestekoa da euskal gizarteko industri, ekonomi eta gizarte eragileen lankidetza. Enpresa bakoitzak zuzenean izenpetzen ditu Borondatezko Ingurumen Akordioak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko eta Ingurumeneko Sailarekin. Erakunde bakoitzak lortu beharreko ingurumen-helburuak, akordioaren jarraipena egiteko adierazleak eta Administrazioaren ekarpenak deskribatzen ditu akordioak.
Elireconek beharra eta betebeharra ikusi du hondakin sanitarioen gestioan EKOSCAN Araua garatuz eta Ezarriz Ingurumena kudeatzeko bidean aurrera egiteko. Hori da lehendabiziko kate-maila, epe ertainean Ingurumena Kudeatzeko ISO 14001 Sistema ezartzeko.
